Canalblog
Editer la page Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
HATZA  PHOTO
HATZA PHOTO
Publicité
Archives

2013ko erakusketa

Hatza affiche 2013 bordure copie

 

 

 

Daniel Velez

« Euskal Herria »  

1938an Donibane Lohizunen sortua.

Aitarekin hasi zen argazkigintzan, familiaren saltegian, Donibane Lohizuneko elizaren ondoan. 

Prentsa argazkigintzaren mundua Parisen ezagutu zuen, « l’Équipe » egunkarian. Frantziako Tour bat geroago, euskal itsasbazterrera itzuli zen « Sud-Ouest » egunkariko berriemaile gisa aritzeko. 1970ean, argazkilari-berriketari gisa hasi zen lanean Baiona-Euskal Herriko Sud-Ouest egunkariaren agentzian.

Erretreta 30 urte geroago hartuko du.

Lanbide hori ez baita inoiz alde batera uzten, hamar urte baino gehiagoz Agence France Presse-ko berriemaile gisa aritu izan da Eukal Herrian. Egoera oso bat islatzen duen irudia etengabe bilatu baitu, bere garaiaren lekuko berezi bihurtu da eta bere argazkiak, Euskal Herriko politika, gizarte, kirol zein kultura gertaeren ikus-oroimena dira.

Daniel Velez

06 86 28 48 83

contact :  danielvel@numericable.fr


 


Thomas Dubroca

« Erretratu Kubatarrak »  

Duela hamar urte hasi nintzen argazkiak egiten, ideia finko batek gidaturik: ortzi koloreko argazkiak egitea. Zorionez, bizi naizen herriak argazki talde bat bazuen (Hiriburuko Ainhara, argazki saila, 64990 Hiriburu). Luzatu gabe azaldu zidaten argazkintzaren oinarriak ikasteko zuri-beltzezko argazkietatik hasi behar zela. Hamar urte geroago, ez dut ortzi koloreko argazki bat ere egin, eta ezin izan dut zuri-beltzezko laborategia utzi. Hori guzia, dudarik gabe, Gérard Teillon-en eraginari zor diot, argazkigintzaren oinarriak baino, zuri-beltzezko argazkien eta irudiaren zaletasuna transmititu baitzidan. Ez dut bat bestea baino maiteago, esperientzia guziak egiteko prest nago eta erretratu, paisaia eta natura hilen artean bidaiatzen dut.

 Erretratu Kubatarrak : « Herrialde bat, nire gustuko, hiriak, mendiak, oihanak edo ibaiak izatea baino aurpegi, irriño, harrera edo izen bat baita » (Pierre Fillit)

 Thomas Dubroca

contact : 


 

Michel Suhubiette

« Baionako Bestalariak Bonnat Museoan »  

Baionan sorturik, egun irakasle erretretaduna, Michel Suhubiette-k argazkigintzarekiko (argazki motak eta joerak edozein izanik ere) eta idazkiekiko (historia, ikerketak, biografiak…) interes handia aspalditik erakutsi izan du.

Orthez-eko image/imatge elkartearen sortzaileetarik bat izanik, hainbat urtez Orthez-eko Argazki Topaketen programazioaren arduraduna izan da. Argazkizale errabiatuen talde horren baitan, image/imatge elkartearen ekintzen garapenean parte hartu izan du, elkartea Irudi Garaikidearen Sustapen eta Hedapenaren aldeko Arte Zentro bihurtu arte. 

Argazki analogikoari eta, batez ere, zuri-beltzezko argazkiari errotik atxikia, argazkintzan artisau gisa aritzea gustatzen zaio, argazki hartzetik laborategira, irudien aurkezpenari itxura desberdinak emanez: kuadroak, kutxatilak, eskuliburuak, eta abar.

Alta, gertatzen zaio ere koloretako argazkiak egitea, « Baionako Bestalariak Bonnat Museoan » erakusketa honetan bezala.

 « 2000. urtean ginen. Bonnat Museoak, elkarrekintza bultzatzeko asmoz, bisitariak akuilatzen zituen erakutsia zen obraren bati ihardukitzera. Ekarpen grafiko edo literarioak, libroki hostaka zitezkeen liburuxka batzuetan bilduak ziren. Bestalde, Baionako bestetan, umorez bete begi keinu batez, Museoak bere eskulturetarik bat lepoko eta gerriko gorriez jantzi zuen.

Orduan sortu zen argazki proiektu bat, bestalariak, Bonnat Museoko margoak eta fikziozko testu txiki batzuk elkartzen zituena. Hala, Baionako bestek iraun zuten sei egunetan, pertsona anitz, ospetsu ala ezezagun, etorri ziren nik hautatu nituen obren aitzinean paratzera.»

Michel Suhubiette
05 59 25 64 91

contact : mi.suhubiette@wanadoo.fr


 


Jean-Claude Broca

 « Egun batez »  

Euskal itsasbazterrean sortua, bertan bizi da oraino, lanbide ihesaldi batzuk izan ezik.

Hamalau urte inguru nituela, kutxa magiko ttipi bat hartu nuen opari gisa: camara obscura bat.

Kutxa ttipi hark bizitzaren gibelaldeetako hainbat ate zabaldu zizkidan.

Batzuek diotenez, autodidakta naiz, baina argazkintza erakutsi zidatenen eskuzabaltasuna hartu ez banu, zer ikasiko nuen?

« Egun batez… » : Euskal Herria Zuzenean, lurralde festibal bat, munduari irekia.

1996an sortu zenez geroztik, festibalaren antolatzailea den Piztu elkarteak bere funtsezko baloreak artoski begiratu eta atxikitzen jakin izan du: euskara, euskal kultura eta nortasunaren alde etengabe borrokan egin du, ber denboran eskubideak defendatu eta ingurumena zainduz.

Aurkeztutako argazkiek Arrosan iragan ziren festibalaren lehen urteak erakusten dituzte. Geroago, festibala lekuz aldatu zen Idauze-Mendira, Heletara eta aurten Lekornera joateko.

 Jean-Claude Broca

06 68 93 84 74 / 05 59 59 19 48

contact : jcbroca64@gmail.com

argazkien errebelatuak  : www.photopluriel.com

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Publicité
Publicité
Publicité