Canalblog
Editer la page Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Publicité
HATZA  PHOTO
HATZA PHOTO
Publicité
Archives

2014ko erakusketa

Affiche Hatza 2014 copie

 

 DSCF0420 Hatza 2014, Baiona, Libr

 

DSCF0989 Donapaleu, expo Hatza


 Berrnard Jourdain

« Baserri  argazkiak »

Sortzez Deux Sèvres’ekoa, nebazaroan Bordelerat jin ondoan, argazkigintza deskubritu dut beti daukadan « ICAREX 35 » tresna batekin. Karrikako eta baserri munduko argazkiak ditu gehienbat egiten.

Argentika mundutik numerikorat pasatu naiz, pelikula baztertu gabe. 2012az geroz nabil klub batean nere pasioaren partekatzeko gisan. Karrikako argazkiaren berezitasuna bere jendetasunean datza. Momentua, bizia eta jenden egunerokoa finkatzen ditu begi lizunkeriarik gabe.

Aurkezten dituztan potretak, jenden etxetan edo baserrien baitan egin topaketen ondorioak dira. Nere ustez,  bizia xinpleki erakusten dute

Baionako Sandrine AGOSTI NAVARRIk Canson paperrean atera ditu argazkiak

 contact: jourdain.bernard15@wanadoo.fr

site : https://www.flickr.com/photos/nanard404/14119879218/

 

Bernard Jourdain_L1006806 web

 


 François Cros

“Luksu, lasaitasun eta gozamen”

Xiberotarra sortzez, Maulen hazia izan naiz eta ondotik Pauen ikasketak jarraiki ditut, nere burasoak han plantatuak zirelarik. Euskal kostaldean nere karrera administrazioan iragan ondoan, nere denbora argazkigintzari dedikatzen dut.

Argazkien egitea, bakarrik ikasi dut nebazaroan aitarena zen Mamya 24X36 reflex batekin, eta geroztik argazki hartzetik ez naiz gelditu.

Aragazki mota eta praktika guziak gustatzen zaizkit bainan esklusiboki, formato karratu xuri eta beltzari dedikatzen naiz arrazoin tekniko eta sentimentalen gatik.

Jendeak eta karrika dira lehenesten dituztan gaiak. Oinez ibiltzea gustatzen zautan Parise eta Donostian, jostaleku paregabekoak zaizkit. Itsas bazterra, Euskaldunen Kosta, Hossegor eta nik deitzen dituztan “surfaren bazterrak”, sormen iturri ezin agortuak zaizkit.

Aurkezten dutan saila “Luksu, lasaitasun eta gozamen” bataiatu dut, asko maite dutan Jean Jacques Sempéren komiki baten izenburuarekin, poesiaz eta omorez beterik diren marrazkiekin, dakielako biziarazten hunkigarriak diren personaiak

contact :  francoiscros64@outlook.fr  

Francois Cros_Dames aux parapluies Trocadero 1_1 web

 


 Jean-Marie Suhubiette

« Vélo-Vélib »

Baionan sortua, Jean-Marie Suhubiette Parisen bizi da. Urte undarrean, bere sort hirirat itzuliko da betikotz.

2011az geroz parte hartzen du Maréchaux klubeko argazki Atelierrean, Pariseko Hiriaren atelierrean, Jean-Philippe LEMOINE eta Jean-Charles TEVISSEN-ek animatzen dutena. Biek beren jakitate aberatsaren partekatzea laket dute eta laguntzen dituzte partaideak beren aragazki praktikaren garatzen.

Jean-Marie Suhubiette-ek bere lagunekin hiru aldiz urtean, xuri beltzezko bere emaitzak erakusten ditu Pariseko hainbat tokitan eta ere 9. arrondizamenduko Herriko Etxean.

Hatza elkarteari proposatu ditu potreta andana bat eta haietan « Vélo-Vélib » saila.

Xuri beltzezko argazki numerikoak : baryte paperrean inprimatuak tinta ixurkiz.

contact : jean-marie.suhubiette@laposte.net 

 

10

 

 

 

Publicité
Publicité
Publicité